"Indomables" dokumentalak Mujeres Libres izeneko erakunde anarkofeministaren historia kontatzen du. Erakunde hau 1936 urtean sortu zen eta emakumez bakarrik zegoen osatuta, honen arrazoia zen gizonek ez zituztela euren ideiak errespetatzen. Mujeres libres-ek helburu hauek zituen: menpekotasuna ekartzen zuen emakumeen analfabetismoarekin bukatzea, emakumea lan munduan integratzea, gizonen mentalitate matxista aldatzea, emakumeen askatasun sexuala lortzea eta faxismoaren aurka borrokatzea. Erakundeak 20.000 kide izan zituen eta bere ideiak Europan zehar zabaldu zituen. Gainera anarkofeminismoaren aitzindaria izan zen Espainian.
Gure ustez Mujeres Libres bezalako erakundeek ezinbesteko lana egiten dute emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde, baina oraindik asko borrokokatu behar dugu eta horretarako, uste dugu, beharrezkoa dela emakumeek eta gizonek elkarrekin lan egitea.
4 hitz gako: Mujeres Libres, feminismoa, berdintasuna, borroka
Guztion artean lortuko dugu!
No hay comentarios:
Publicar un comentario